top of page

Maguiren ordez Tamar izango dugu gure jantokian 

Berriak

GUre esfortsuaren adierazle moduan 2014an kalitatezko Q egokitu zitzaigun

Klaseko ordutregi orokorra

ZER NAHI DUGU?

 

            Gure haur eskolaren funtsa umea heztea da eta horretarako, eskolan, haurtzaroaren alderdi guztiak indartzen ditugu, umea osotasunean hezi nahi dugulako: kognitibo, emozional, sozial... Hau lantzeko, eskola tradizionalaren eredutik kanpo lan egitea beharrezkoa dela uste dugu. Izan ere, eredu horrek oso gidatua da eta ez dio umeari esperimentatzen uzten eta gure helburua ez da hori, esperientziaren bidezko ikaskuntza sustatzea baizik. Beraz, hezitzaileak umearen hezkuntzaren bideratzaileak eta laguntzaileak izango gara. Horrez gain, izaki kritikoak garatzea da gure helburua, irudimenean eta sormenean oinarritutako hezkuntza plazaratzea, modu honetaz, jasotzen duen informazio guztia bere irizpide kritikoaren menpe egongo baita.

 

NOLA EGITEN DUGU LAN

 

            Nahiz eta gure eskolan pertsona asko lan egiten dugun, guztiak (hezitzaile, irakasle, pedagogoa …) bide berdina jarraitzen dugu talde lan egokia lortzeko. Horrez gain, gure artean elkarbanatzen ditugun balore batzuk argi ditugunez, honek posible egiten du gure haur eskolaren kalitatezko hezkuntza ziurtatzea. Aurrerago aipatuko ditugu gure haurreskolan indartzen diren baloreak:

 

Kooperazioa: talde lanean aritzeko erabiltzen den estrategia da. Ikastetxearen barruko eta kanpoko agenteak elkarrekin interesak eta helburuak konpartitzen dituzte eta hauek lantzeko metodo ezberdinak erabiltzen dituzte.

 

Koordinazioa: helburuak aurrera eramateko lan taldea modu ordenatu batean antolatzea . Hau lortzeko, komunikazioa, kohesioa, konfiantza, adostasuna, malgutasuna… beharrezkoak dira.

 

Konpromisoa: lan taldearen parte izatean eta taldeari uko ez egiteko izan behar den ezaugarria.

 

Tolerantzia: Talde partaideen iritziak eta ideiak errespetatzea.

 

Motibazioa: lan egiteko ezinbestekoa den ezaugarria da. Lanak aurrera eramateko barne edo kanpoko indarraka beharrezkoak dira.

bottom of page